Enkarni Genua Espinosa (Donostia, Gipuzkoa, 1942ko apirilaren 15a - ) euskal idazlea, kultura-dibulgatzailea eta txotxongilolaria da. Deustuko Unibertsitatean lizentziatu zen Filosofia eta Letretan. 2022an Manuel Lekuona saria jaso zuen. Deustuko Unibertsitateko Filosofia eta Letretako lizentziaduna, 1971n, Manolo Gómezekin batera, Txotxongillo taldea sortu zuen. Talde horrekin, mende erdi baino gehiagoan, txotxongilo-antzerkia euskaraz egin du hainbat herrialde, hiri, eskualde, herri eta auzotan.Idazle gisa, hainbat generotako haur eta gazte literaturako lanak (antzerki eta telebista gidoiak, ipuinak, diskoak...) eta material didaktikoak argitaratu ditu. Bere sorkuntzetan, ahozko literaturaren eta euskal mitologiaren elezaharrak suspertzeko ahalegina nabarmentzen da, publiko berrietara egokituz.1992tik aurrera, Titirijai, Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia martxan jartzen lagundu zuen, eta, ondoren, TOPIC—Txotxongiloaren Nazioarteko Zentroa sortzen, biak Tolosan. Sormen-gaitasuna eta ezagutzak ere partekatu ditu, aisialdiko begiraleen, irakasle-eskolako ikasleen eta eskola-tailerretako ikasleen prestakuntzaren bidez.
Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)