Eric Dicharry (Baiona, Lapurdi, 1969ko uztailaren 7a) antropologoa, artista eta idazlea da. Antropologian doktorea (EHESS, Paris), ikertzailea, poeta, artista eta erakusketa-komisarioa da. Horrez gain euskarako erakaslea izan da Biarritzen, Angelun, Arbonan, Donibane Lohizunen eta Hazparnen. Mintzo askotako sortzailea eta ikerlaria da. Biarritzen bizi da gaur egun. Bere esan bakoitzaren atzean, edo bermean, indar iraultzailea nabaritzen da. Dicharryren soa kritikoa da arras ditugun instituzio, gizarte eta munduarekin. Kontzesiorik gabe. Obra mamitsua dauka lau adarretakoa : - azterketak lehenik, zeinetan gailentzen diren liburuak maskaradetaz (Du rite au rire), bertsolaritzaz (L’écologie de l’éducation), euskaldunon umoreari buruz (Le rire des Basques), antzerkiz (Théâtre, résidence d’artiste, médiation et territoire) guztiak Parisko L’Harmattan etxean argitaratuak eta artikuluak (L’humour et l’absurde dans l’œuvre de l’artiste Esther Ferrer, L’humour en art contemporain…); - sorkuntza poetikoaren saila gero, eta hor aipagarriak dira Hormatik hormaraino (Maiatz, 2012), After Banksy (Maiatz, 2015), Errundun (Maiatz, 2016), Duchampen inguma (Pamiela, 2018), Eros (Pamiela, 2020) ahantzi gabe 2002an Publibook argitaletxean frantsesez eskainiriko Eux bilduma; - sorkuntza artistikoaren saila azkenean (Mugetaz eta Beltz is black, Baionako Euskal Museoa, The Idea Of The Idea Of Love, Artium Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoa, 2017); - eleberriak, 2019, Post Mortem argitaletxean hiru eleberri argitaratu zituen, Un monde ouvert, Enregistrer sous eta Tout ceci pour cela. Essai d'ekphrasis prospective et d'implémentations. Hiru eleberri hauek Parisko Bibliothèque Nationale de France, BNFen kontsultagarriak dira. Eleberri bakoitza ale bakarrekoa da.
Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)