Erik Jaka

Erik Jaka

Erik Jaka Soroa, pilota arloan Jaka deituraz ezaguna (Lizartza, Gipuzkoa, 1994ko martxoaren 13a), esku huskako pilotari profesionala da. Gazte mailan atzelari aritua, geroztik aurrelari aritzen da. Aspe enpresakoa da. Estatistika ofizialek diotenez, 1,80 m luze da, eta 77 kilo pisatzen du. Profesionaletako lehendabiziko partida 2013ko ekainean jokatu zuen, Eibarko Astelena pilotalekuan.2014ko apirilaren 26an, profesionaletan debutatu eta hamar hilabetera, Beñat Rezusta atzelaria lagun (hura ere debutatu berria), bigarren mailako binakako txapelketa irabazi zuen, Gorka eta Merino I.a 22-4 mendean hartuta; Rezusta izan zen jokalari nabarmenena. 2015ean ere, txapelketa hori bera irabazi zuen, Xabier Tolosa atzelaria lagun, Rico IV.a-Larunbe bikoteari 22-17 gaina hartuta; Jaka nabarmendu zen, partidak hala eskatzen zuelarik erasoan asko arriskatuz eta erremate ikusgarriak eginda. 2016an, bigarren mailako lau eta erdiko txapelketa irabazi zuen, Dariori 22–10 irabazita. 2020an buruz buruko txapelduna izan zen, Jokin Altunari irabazita. Urte berean, lau eta erdiko txapeldunordea izan zen.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Euskal Autonomia Erkidegoa
Gizonezkoa
(1994-03-13) 30 urte
Gaztelania
pilotari

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA