Erramun Martikorena, goitizenez Otsobi (Baigorri, Nafarroa Beherea, 1943ko otsailaren 1a) artzaina eta euskal abeslaria da, musika herrikoian diharduena. Ospetsua da haren ahots ederra. 2004 urtearen hondarrean jendaurrean kantatzeari utzi zion, baina 2008az geroztik jendaurreko ekitaldietara itzulia da, bakanago bada ere.
Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)