Eva Garcia Saenz de Urturi (Gasteiz, 1972ko abuztuaren 20a) arabar eleberrigilea da. Hamabost urte bete zituenetik Alacanten bizi da eta bertan ikasi zuen optika. 2016an El silencio de la ciudad blanca argitaratu zuen eta izugarrizko arrakasta izan zuen.2019an "El silencio de la ciudad blanca" filmarekin Eva Garciaren eleberria zinemara eraman zuen Daniel Calparsorok, eta Belen Rueda eta Javier Rey dira egokitzapenaren protagonistak, hain zuzen ere.
Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)