Eva Juez Garmendia (Eibar, 1972) gipuzkoar politikari jeltzale eta kazetaria da. Euskal Herriko Unibertsitatean Informazio Zientzietan lizentziatu, Historia Garaikidean gradu-ondoa egin eta pianoko goi mailako ikasketak egin zituen. Lanari dagokionez, hasieran, solfeo eta piano irakaslea izan zen eta tarteka kazetari lanak egin zituen hainbat enpresatan. Jaioterriko zinegotzia, 2015ean Eusko Legebiltzarrean sartu zen Maribel Vaquero ordezkatuz.
Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)