Felix Zubia
© Amaia Ventas, Zarauzko HItza / Wikimedia Commons / CC BY-SA 4.0

Felix Zubia

Felix Zubia Olaskoaga (Zarautz, 1974) mediku zarauztarra da, Donostia Unibertsitate Ospitaleko Zainketa Intentsiboetako Unitatean (ZIU) lan egiten duena. EHUko irakaslea ere bada. Osasuna, komunikazioa eta dibulgazioa egunerokoan uztartzen ditu. Igandero Osasun Etxea irratsaioa egiten du Euskadi Irratian, osasungaiak jorratzeko eta argitzeko. Berria egunkarian ere kolaboratzailea da.Bertsotan ere jarduten du. Hitza eta jakintza, hizkuntza eta ezagutza, lagun eta tresna ditu medikuak. Covid-19 pandemia garaian Donostia ospitaleko ZIUko langileek «elkar zaintzeko» eskatu zioten jendarteari Zubiaren bertsoak abestuta.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Gipuzkoa
Gizonezkoa
(1974-01-01) 50 urte
Gaztelania, Euskara
mediku, bertsolari, unibertsitateko irakasle

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA