Fermin Mihura Elosegi (Azkaine, Lapurdi, 1946ko apirilaren 6a - 2013ko irailaren 30a) Etxeko eta lagunarteko giroaren eraginez hasi zen bertsutan eta Jean Louis Harinordoki "Laka"k bultzatu zuen plazara. Iparraldeko Mattin eta Xalbador eta Jon Lopategi bizkaitarra ukan ditu eredu. Zazpi aldiz parte hartu du Nafarroako txapelketetan. Bospasei urtez Bertsularien Lagunak elkarteburu izan zen.
Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)