Fernando Arretxe

Fernando Arretxe Kaminondo, pilota arloan Arretxe I.a deituraz ezaguna (Luzaide, Nafarroa Garaia, 1961eko abuztuaren 19a), esku huskako pilotari profesional ohia da. Atzelari jokatzen zuen. 1981eko urriaren 22an, Iruñeko Labrit pilotalekuan debutatu zuen. 1986an bigarren mailako buruz buruko txapelketa irabazi zuen. Oso kirol ibilbide luze eta arrakastatsua izan zuen. Buruz buruko txapela bi aldiz, lau eta erdikoa behin eta binakakoa hirutan lortu zituen. Eskulari, Reur, Asegarce, Frontis eta Garfe enpresetan aritu zen.Haren seme Iker Arretxe (Arretxe II.a) ere esku huskako pilotaria da.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Nafarroa Garaia
Gizonezkoa
(1961-08-19) 63 urte
Gaztelania, Euskara
pilotari

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA