Gaizka Aranguren

Gaizka Aranguren

Gaizka Aranguren Urrotz (Iruñea, 1967) euskal kazetaria da. San Fermin ikastolan, Irubide institutuan ikasi ondoren Euskal Herriko Unibertsitatean kazetaritza ikasi zuen Leioan. Amaitzean, Europar Ikasketak diplomatura egin zuen.EITBn kazetari eta aurkezle moduan hasi zen, baina soldadutza-intsumisoa izan zenez utzi behar izan zuen kartzelan bi urterako sartu zutenean. Geroago Pamplona TVn, Canal 4n, Euskaldunon Egunkarian eta Albaitaritza aldizkarian ere lan egin zuen. 2009. urtean Labrit Multimedia ekoizpen-etxea sortu zuen, eta, une honetan bertako zuzendaria da. Euskaltzale moduan Nabarralde Fundazioan parte hartu zuen, baita Nafarroa Bizirik ekimenean ere Eugenio Arraiza, Roldan Jimeno eta Aitor Pescador historialariekin.2007an Euskal Herria ardatz: Kultura-Identitatea-Boterea liburua argitaratu zuen Eduardo Apodakarekin, Eugenio Arraizarekin, eta Joxe Manuel Odriozolarekin.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Nafarroa Garaia
Gizonezkoa
(1967-01-01) 57 urte
Gaztelania, Euskara
kazetari

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA