Garazi Arrula Ruiz (Tafalla, Nafarroa, 1987) nafar itzultzailea, editorea eta idazlea da. Magisteritzan diplomaduna eta Itzulpengintzan eta Interpretazioan lizentziaduna da. Doktore-tesia aurkeztu zuen 2018an: Autoitzulpenaren teoria eta praktika Euskal Herrian. Gaur egun, editore dihardu, Txalaparta argitaletxean. Elearazi blogaren sortzailea izan zen Danele Sarriugarterekin batera. "Itzulpena, hausnarketa eta sorkuntza" ziren blogaren ardatzak.Hainbat lan ekarri ditu euskarara, eta haur eta gazte literaturako Bidean lana eta Gu orduko hauek ipuin-liburua argitaratu ditu. Halaber, zutabegile aritu da Berrian.
Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)