Garazi Ugalde Pikabea (Lezo, Gipuzkoa, 1988) gipuzkoar itzultzaile eta idazlea da, olerkaria. Euskal Herriko Unibertsitatean Itzulpengintza eta Interpretazioan lizentziaduna da 2011z geroztik. Gainera Hizkuntzalaritzan eta Euskal Filologian masterduna da. Hainbat lan argitaratu ditu, hala itzulpenak nola berak idatzitako lanak. Itzulpenei dagokienez, May Ayimen poesia ekarri du euskarara, besteak beste. 2020ko Jokin Zaitegi itzulpen-lehiaketa irabazi du; horrenbestez, Louise Glück Literaturako Nobel saridunaren The Wild Iris lana itzuliko du, eta 2021. urte amaieran argitaratuko du Elkar argitaletxeak.
Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)