Gari

Garia (Triticum spp.), ogi (Ipar.) izenaz ere ezaguna, landare loredun graminea belarkara da. Mundu mailan gehien ekoizten diren hiru ale nagusien artean dago artoarekin eta arrozarekin batera. Ekialde Hurbilean etxekotu zen duela milaka urte, eta mundu osoan hazten da egun. Gehien ekoizten diren zerealetako bat da, artoarekin eta arrozarekin batera, eta haren aleak gizakiarentzat funtsezko elikagaietako dira, bereziki ogiaren osagai nagusi moduan, baina baita galletak, pastelak, pasta, fideoak, kuskusa eta antzekoak egiteko ere. Horretaz gainera, garia hartzituta, garagardoa, alkohola, vodka edariak, besteak beste, eta bioerregaiak ere egin daitezke. Garia aziendentzako janari gisa ere landatzen da, eta gari-landarearen lastoa abereak bazkatzeko nahiz eraikinen teilatuak egiteko erabil daiteke. Gariak proteina kopuru handia du, baina baina haren proteina batek, glutenak alegia, erantzun immunologiko desegokia eragiten du pertsona zenbaitengan. Gaixotasun horri zeliakia deritzo.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Gipuzkoa
Gizonezkoa
(1963-07-18) 61 urte
Gaztelania, Euskara
abeslari, musikari

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA