Gotzone Mora

Gotzone Mora Temprano (Bilbo, 1948ko abuztuaren 2a) PSE-EEko kidea eta Getxoko zinegotzia da. EHUan soziologia eskolak ematen ditu. Ermuko Foroko kidea ere bada. COPE irratiko La Linterna saioan parte hartzen du. Alderdi Sozialistan barnan badago ere, oso jarrera kritikoa erakutsi du Jose Luis Rodriguez Zapateroren hainbat politikarekin. Euskal abertzaleekiko akordioa arbuiatu eta Alderdi Popularreko aliantza berreraikitzearen alde egiten du. ETAk 2006ko martxoaren 22an iragarritako su etenaren aurrean, edozein negoziazioaren aurka agertu da. Euskal Pilota. Larrua harriaren kontra filmerako Julio Medem zuzendariak elkarrizketatu zuen Gotzone Mora. Dokumentala alderdikoia zela aldarrikatuta, Gotzone Morak eta IƱaki Ezkerrak bere adierazpenak filmetatik kentzea eskatu zioten zuzendariari. Zinematokietako emanaldietan, berriz, bien elkarrizketak agertu ziren, kentzeko denborarik ez zegoela argudiatuta. Nolanahi ere, DVD eta bideo euskarrietan, kendu egin zituen Julio Medemek.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Bizkaia
Emakumezkoa
(1948-01-01) 76 urte
Gaztelania
politikari, soziologo

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA