Guillermo Lauzurika (Gasteiz, Araba, 1968), euskal herritar musikaria da. Bere formazioa Vitoria-Gasteizko Jesús Guridi Kontserbatorioarekin lotua dago, non konposizioko ikasketak Carmelo Bernaola eta Antonio Lauzurika-rekin egin zituen, eta konposizio elektroakustikakoak Alfonso García de la Torre-rekin. Formazioa Salvatore Sciarrino, Mauricio Sotelo, Luis de Pablo-rekin osatu zuen eta jazz pianista moduan Iñaki Salvador-rekin. Sorkuntza ekimen ugari egin izan ditu: konposizioa, inprobisazioa, instalazioak, musika esperimentala, dantza, margoa, performace... Ensemble Espacio Sinkro eta Sirius-eko kide da, Big Band Berri jazz orkestra zuzentzen du, eta Musikeneko musika elektroakustikako irakasle da.
Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)