Harkaitz Cano
© Dani Blanco / Wikimedia Commons / CC BY-SA 4.0

Harkaitz Cano

Harkaitz Cano Jauregi (Lasarte-Oria, Gipuzkoa, 1975eko abuztuaren 4a) euskal idazle eta itzultzailea da. Literaturan ez ezik, telebista eta irratiko gidoilari ere lan egiten du, hainbat egunkaritan kolaboratzeaz gain. 1993an, Susa aldizkarian ezagutzera emandako Lubaki Bandaren partaide izan zen eta ordutik idazle izateko erabakia hartu zuen. Zuzenbidean lizentziaduna da. Mota guztietako lanak egin ditu: ipuinak, eleberria, poesia, kronikak, haur- eta gazte-literatura, baita itzulpenak ere; adibidez, Hanif Kureishi eta Allen Ginsbergen lanak. New Yorken bolada bat eman ondoren, hiri hori sarritan agertu da haren liburuetan. 1992an Imajina Ezazu Euskadi, 1993an Donostia Hiria eta 1998an Ignacio Aldecoa sariak irabazi zituen. Euskadi Literatura Saria hiru aldiz jaso du: 2005ean, Belarraren ahoa-rekin, 2012an, Twist eleberriarekin eta 2014an Orkestra lurtarra lanarekin.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Gipuzkoa
Gizonezkoa
(1975-08-04) 49 urte
Gaztelania, Euskara
gidoilari, idazle, poeta

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA