Hedoi Etxarte

Hedoi Etxarte

Hedoi Etxarte Moreno (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1986ko apirilaren 28a - ) euskal idazlea eta biolin-jotzailea da. Aitor Etxarte pedagogoaren semea da. Biolinean lizentziaduna da Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan eta Itzulpengintza eta Interpretazioan Euskal Herriko Unibertsitatean. Iruñeko Katakrak liburu dendako kidea da eta hainbat hedabidetako kolaboratzailea, Berria egunkarian Larrepetit atalean idazten du artikulua larunbatetan. Bi poema liburu plazaratu zituen Susa argitaletxearekin, 2008an Suzko lilia eta 2012an Sinplistak. Bestalde, Alain M. Urrutiarekin Ihes ederra nobela grafikoa egin zuen Alberdania argitaletxearen eskutik. Lanok katalanez (La bella fugida, Hedoi Etxarteren itzulpena eta Alain M. Urrutiaren muntaketa, Alberdania) eta espainolez (La bella huida, Carme Oliverasen itzulpena eta Alain M. Urrutiaren muntaketa, Alberdania) ere argitaratu ziren. 2014an Wagner auziaz saiakera filosofikoa argitaratu zuen Richard Wagner musikagileari buruz; Robert Wangermee, Catherine Clement, Slavoj Zizek eta Alain Badiou pentsalariek idatzitako testuak euskaratu eta berak idatzitako Iraultza artistiko-politiko baten kasua hitzaurrearekin.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Nafarroa Garaia
Gizonezkoa
(1986-04-28) 38 urte
Gaztelania, Euskara
idazle, poeta, itzultzaile, biolin-jotzaile

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA