Iban Barrenetxea (Elgoibar, 1973), euskal ilustratzailea da. Diseinu grafikoa ikasi zuen eta hamarkada bat horretan lanean pasa ostean, 2010ean hasi zen lehen ilustrazioak bere blogean zintzilikatzen eta urte hartan argitaratu zuen bere lehen liburua Bombastica Naturalis (A buen paso, 2010) eta Bratislavako Ilustratzaileen Nazioarteko Biurtekoko Ohorezko Plaka eskuratu zuen lan harekin 2011n. 2012an, berriz, Euskadi Saria jaso zuen Zurginaren Ipuina lanarekin.
Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)