Idoia Mendia Cueva (Bilbo, 1965) Euskadiko Alderdi Sozialistako idazkari nagusia da 2014 urtetik. Aurretik VII., VIII. eta IX. legegintzaldietako PSE-EEko eusko legebiltzarkidea izan zen. 2000 eta 2002 bitartean PSE-EEko Euskadiko Batzorde Exekutiboan aritu zen. Barrika udaleko zinegotzia ere izan bada. Zuzenbidean lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean. Amaitu eta gero Amsterdamgo Unibertsitatean International and European Relations masterra egin zuen (1991-1992). Geroago, Bizkaiko PSE-EE ko Batzorde Exekutiboan sartu zen, Enplegu eta Formazioko Idazkaritza eramaten. 2009ko maiatzaren 9an Herri Administrazio eta Justizia sailburu eta Eusko Jaurlaritzako bozeramaile izendatu zuen Patxi Lopez EAEko lehendakariak.
Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)