Igor Arroyo Leatxe (Iruñea, 1978) euskal politikari eta sindikalista da. Hamabost urterekin hasi zen Ikasle Abertzaleak sindikatuan militatzen, Barañainen. Leioara (Bizkaia) joan zen Soziologia ikasketak egitera eta 1997. eta 2000. urteen artean ikasle sindikatu horren bozeramaile lanak egin zituen. Ikasketak bukatutakoan, Euskal Herriak Bere Eskola herri ekimenaren sorreran parte hartu zuen eta eragile horren koordinatzaile gisa aritu zen. 2000. urtetik 2003.era Euskal Herritarrok taldeko parlamentari izan zen Nafarroako Parlamentuan, besteak beste bertako Hezkuntza Batzordean parte hartuz. 2017ko IX. Biltzarretik LAB sindikatuko idazkari nagusiaren ondokoa izan zen eta 2022ko X. Biltzarretik, koordinatzaile orokor, Garbiñe Aranbururekin batera.
Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)