Igor Calzada (Donostia, Gipuzkoa, 1975eko urtarrilaren 15a) euskal-britaniar ikertzailea da: soziologo, MBA-duna, eta bere ekintza-ikerketa (action research), gizarte zientzia transdisziplinarretan kokatzen da, eraldaketa digital, urbano, eta politikoen uztarketa izanik bere xede nagusia. Egun, 2022an, Ikertzaile Nagusia da Cardiffeko Unibertsitatean-WISERD-en (Gales), berak gidatzen duen ikerketa programa 'New Emerging (Digital) Citizenship Regimes' ESRC-ren babes eta sustenguan eginez. Modu gehigarrian, eta nazioarteko proiekzioa xede izanik, 2022-2023 Fulbright Scholar-In-Residence errekonozimiendua jaso du US-UK Fulbright Commissionren partetitk, Euskal Gaietarako institutuan bere ekarpena eginez, California State University-n (EE.BB.). 2012-2022 hamarkadan nazioartean: Oxfordeko Unibertsitatean Ikertzaile Seniorra, Nazio Batuen Habitat Programa Aholkulari Seniorra eta Europar Batzordeko Ikerketa Zentru Bateratuan Zientzilari Seniorra izan da 2012-2021ra, bereziki ekonomia/eraldaketa digitalak gizartean adimen artifizialak erakunde publikoetan duen eragin soziala aztertzen. Bere ikerketa esparru nagusiak besteak beste hauexek dira: Hiritartasun digitalak Eskubide digitalak Estatu-nazioen berreskalatzea Diaspora Hiperkonektuak eta Euskal e-Diaspora. Datu-pribatasuna eta nazioarteko arautegiak: GDPR, PIPL eta CCPA. Nazio algoritmikoak eta blockchain Datu kooperatibak, datu-teknologia subirautzaAzken bi liburuak honakoak dira: Emerging Digital Citizenship Regimes: Postpandemic Technopolitlcal Democracies (Emerald, 2022) Smart City Citizenship (Elsevier, 2021)Bere ikerketaren eragin-metrikak honakoak dira: Google Scholar: 3.034 aipamen, h-index 23, eta i10-index 48. Web of Science ScopusBere ihardun akademikoaren emaitzak honakoak dira: Aldizkari zientifiko indexatuetan (JCR) artikuluak: 52 Liburuak: 12 Liburu kapituluak: 24 Erakundeetarako txostenak: 26 Nazioartetik gonbidatutako konferentziak: 155Azken 25 urteotan, irakasle eta ikertzaile izan da nazioarteko eta Euskal Herriko hainbat unibertsitate eta ikerketa-zentruetan, tartean Strathclyde, Aston, Bruselako Unibertsitate Askea, Malmö, Islandiako Unibertsitatea, Nevadako Unibertsitatea Renon, Helsinkiko Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea, Ikerbasque eta Mondragon Unibertsitatean. Tartean, TransLokal spin-offa sortu du Euskal Herrira proiektuen emaitzen transferentzia bideratzeko.Bereziki egun Euskal Herrian, Euskal Diasporaren graduondoan (Euskal Herriko Unibertsitatea) eta Humanitate Digital Global graduan (Mondragon Unibertsitatea) da Irakaslea. Bitartean, Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzak sustatzen diharduen HanHemen e-diaspora plataformaren zuzendari zientifikoa da. 2002-2012 harmakadan Euskal Herrian: Mondragon Kooperatiben Korporazio eta Unibertsitatean, gizarte berrikuntza proiektu zuzendari gisa aritu zen eragileekin elkarlanean. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailean koordinazio (ikerketa eta berrikuntza) zuzendaria izan zen.
Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)