Iker Irribarria

Iker Irribarria

Iker Irribarria Olazabal, pilota arloan Irribarria deituraz ezaguna (Arama, Gipuzkoa, 1996ko uztailaren 4a) esku huskako pilotari profesionala da, buruz buruko eta binakako txapelketa nagusietan inoiz izan den txapeldunik gazteena (19 eta 20 urterekin irabazi baititu, hurrenez hurren). Aurrelari aritzen da, Aspe enpresarekin. Profesionaletan 2015eko martxoaren 22an debutatu zuen, Eibarko (Gipuzkoa) Astelena pilotalekuan. Ezkerra izanagatik, kolpe bortitz eta ikusgarria du ezker-eskuin. Lehengusua du Aritz Elustondo, Realeko atzelaria. Ingeniaritza Mekanikoa ikasten du Mondragon Unibertsitatean.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Gipuzkoa
Gizonezkoa
(1996-07-04) 28 urte
Gaztelania
pilotari, esku huskako pilotari

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA