Iker Muniain Goñi (ˈiker muniˈain ˈgoɲi ahoskatua; Iruñea, Nafarroa Garaia, 1992ko abenduaren 19a - ) euskal herritar futbolaria da. Aurrelari postuan jokatzen du. Iker Muniain 2005ean heldu zen Athleticen harrobira Txantreatik. 2009ko BBVA Ligako azken jardunaldian, Joaquín Caparrós Athleticeko entrenatzaileak Valencia CF taldearen aurkako partidurako deialdian sartu zuen eta lehen mailan debutatu zuen abuztuaren 30ean. Historian, lehenengo mailan jokatu zuen Athleticeko jokalaririk gazteena da. Urriaren 4an Valladolid taldeari sartu zion golarekin, BBVA Ligan inoiz gola sartu duen jokalaririk gazteena bihurtu zen. UEFAn debutatzen ere, jokalari gazteena bihurtu zen, Young Boys talde suitzarraren kontra jokatu eta gero. Bere lehengusuak Adrien eta Julen futbolean aritu dira ere.
Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)