Ilaski Serrano

Ilaski Serrano

Ilaski Serrano Urkidi (Bermeo, Bizkaia, 1976ko martxoaren 9a) kazetaria, esataria eta telebistako aurkezlea da. Kazetaritzan eta Antropologian lizentziatua da. 1997an, Euskadi Gaztea irratian hasi zen lanean eta 2007ra arte bertako esataria izan zen, besteak beste, Top Gaztea eta Argi ibili saioetan. 2000tik aurrera, irratiko lana telebistarekin uztartu zuen, haurrentzako programak (Betizu, Betimu, Betizu Arena eta Betishow) zein entretenimendu saioak (KTMĒƒ eta Kuxkuxeroak) aurkeztuz. 2006 eta 2013 bitartean Mihiluze lehiaketa aurkeztu zuen ETB 1en, haren lanik ezagunena. Horren ondoren, albiste-zerbitzuekin lotutako saioetan lan egitera igaro zen, tartean Airean (2013-2014), Azpimarra (2015-2016) eta Ahoz aho (2016-2022). 2020an, Berben lapikoa elkarrizketa saioa aurkeztu zuen. Aktualitate saioetan egindako lanaz gain, askotariko kultura saioak (Oholtzan, bertsolaritza txapelketak, jaiak, Korrika...) aurkeztu ditu Euskal Telebistan, eta bertako aurpegi ezagunenetako bat da.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Bizkaia
Emakumezkoa
(1976-03-09) 48 urte
Gaztelania, Euskara
berriemaile, kazetari, irrati-esatari

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA