Imanol Epelde

Imanol Epelde

Imanol Epelde Pagola (Zarautz, Gipuzkoa, 1977ko otsailaren 21a - ) irakaslea, idazlea, blogari, musikagile eta youtuberra da. Zarautzen bertan bizi izan da beti. Ama usurbildarra eta aita zarauztarra, lau senidetik zaharrena da bera. Irakasle lanetan ibili da urtetan, baita beste hainbat sorkuntza lanetan ere. Imanol 27zapata ezizenarekin da ezaguna sarean, izen bereko bloga baitauka. Bertsotan ibilia da, antzerkia du gustuko, eta musika grabazioak eta emanaldiak egin ditu. Etxepare Rap proiektuan buru-belarri murgilduta ibili da denbora batean. SKT Sekuentzia taldeko ahotsa da, talde hori 2002an sortu zenetik.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Gipuzkoa
Gizonezkoa
(1977-02-21) 47 urte
Gaztelania, Euskara
idazle, musikagile, Irakasle, youtuber

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA