Inaxio Errandonea

Inaxio Errandonea Irazoki, pilota arloan Errandonea deituraz ezaguna (Bera, Nafarroa Garaia, 1964ko uztailaren 30a) esku huskako pilotari profesional ohia da. Atzelari jokatu zuen, Pelotaberri, Asegarce eta Besagain enpresekin. Profesionaletako estreinako partida 1983ko abenduaren 3an jokatu zuen, Bergarako udal pilotalekuan. Pilotari profesional gisa 24 urte baino gehiago egin eta gero, 2008ko urtarrilaz geroztik Aspe enpresako zuzendari komertziala da. Lehenago, Frontis enpresa sortzearen arduradun nagusietako bat izan zen.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Nafarroa Garaia
Gizonezkoa
(1964-07-30) 60 urte
Euskara
pilotari

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA