Inma Errea

Inma Errea

Inma Errea Cleix (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1960ko azaroaren 15a) euskal idazlea eta itzultzailea da. Informazio Zientzietako lizentziaduna, Nafarroako Unibertsitatean. Irakasle izan zen AEKn. Kazetari gisa, hainbat komunikabidetan lan egin izan du, Euskal Telebistan (1983an hasi eta 1994ra bitartean aritu zen albistegietako erredaktore) eta zenbait irratitan. Itzultzaile-interprete izan zen urtebetez Nafarroako Parlamentuan; 1997ko urtarriletik aitzina, lan horrexetan ari da Iruñeko Udalean; hain zuzen, Erreak eskuratu zuen Iruñeko Udaleko lehenbiziko itzultzaile-interprete lanpostua. Egun, gainera, Iruñeko Udaleko Euskara Zerbitzuko burua da.Idazle lanetan, argitara emana du Literatura eta harrikoa saiakera, literaturari eta generoari buruzkoa, Pamiela argitaletxean; bai eta poema eta ipuinak ere, hainbat antologia eta agerkaritan.Literatur lan ugari ditu euskarara itzuliak. Besteak beste, Haserretu zaitezte! sona handiko lana euskaratu du (Denonartean argitaletxea, 2011).Zutabegile ere aritua da, hala Euskaldunon Egunkarian (1999-2001) nola Berrian (2003-2004). Egun, Euskalerria Irratian eta Argia aldizkarian kolaboratzaile dihardu.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Nafarroa Garaia
Emakumezkoa
(1960-11-15) 63 urte
Gaztelania, Euskara
idazle, itzultzaile

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA