Irati Astondoa

Irati Astondoa Zuluaga (Zeanuri, Bizkaia, 1991ko apirilaren 16a) herri kirolaria da. Aizkoran, Banakako Urrezko Aizkolarien txapela lortu zuen 2020an eta 2022an; segan, Euskal Herriko txapelduna izan zen 23 urte azpikoetan 2011n eta Europako txapelketetan parte hartu du eta Arkaitz Aranarekin batera, Harriti emakumeen giza proba taldea sortu zuen 2013n. Plaza askotan ibilia da Astondoa; batez ere aizkoran, segan eta trontzan, baina baita bertsotan ere.Haur Hezkuntzako goi mailako zikloa eginda, haur hezitzailea da lanbidez.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Bizkaia
Emakumezkoa
(1991-04-16) 33 urte
Gaztelania, Euskara
kirolari

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA