Itziar Aizpuru

Itziar Aizpuru

Itziar Aizpuru Sustaeta (Getaria, Gipuzkoa, 1939ko abenduaren 19a) euskal aktorea da. Gaztetan Gure Txeru antzerki-taldea sortu zuen Getarian eta 1960ko hamarkadan lau antzezlanetan parte hartu zuen. 1999an telebistan hasi zen lanean, Goenkale telesailean, 60 urte zituela. Gerora beste zenbait telesail eta film laburretan agertu da, besteak beste Martin (2003-2009), Hospital Central (2002-2012), Eskamak kentzen (2016) eta La víctima número 8 (2018). 2010ean lehen papera izan zuen zineman, 80 egunean filmean. Lan horrek ospea ekarri zion, eta Emakumezkoen Antzezpen Onenaren Saria eskuratu zuen Toulouseko Cinespaña jaialdian. 2014ko Loreak filmeko protagonistetako bat izan zen, nazioartean ezagutza eman zion lana. Film horregatik hainbat sari irabazi zituen, tartean Aktore-zerrendako Emakumezko Aktore Onenaren Feroz Saria. Aizpururen beste lan ezagun batzuk Handia (2017), Cuando dejes de quererme (2018), Mientras dure la guerra (2019) eta Baztango trilogia (2017-2020) dira.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Gipuzkoa
Emakumezkoa
(1939-12-19) 84 urte
Gaztelania, Euskara
aktore

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA