Ixiar Rozas

Ixiar Rozas Elizalde (Lasarte-Oria, Gipuzkoa, 1972ko urtarrilaren 19a) euskal idazlea da. Arte Ederretan doktorea (UPV-EHU), egun, Arte Hezkuntzako irakaslea da Mondragon Unibertsitatean eta Azala espazioko lantaldeko kidea. Bere testuak, saiakerak eta artikuluak hainbat hizkuntza eta herrialdetan (Mexikon, Italian, Eslovenian, Erresuma Batuan, AEBetan, Portugalen eta Errusian, besteak beste) argitaratu dira. Horietako batzuk aipatze arren: Negutegia (2006), Beltzuria (2014) edo Ejercicios de ocupación. Arte, vida y trabajo (2015). Sortzaile garaikideei eskainitako Humano caracol (2006-2009) dokumentalaren egilea ere bada. Kultur langile bezala, mintegiak, lantegiak eta hitzaldiak antolatu izan ditu; besteak beste, Erresonantzian (2011), Arrakalatuta (2014-2015) edota Proklama (2014-2016). Periferiak topaketen fundatzaile-kidea eta zuzendari-artistiko-kidea ere izan da. Italian eta Euskal Herrian (2002-2007) antolatutako topaketa horiek, pentsamendu kritikoaren eta jarduera artistikoen arteko topaketak izan ziren. Testuinguru horretan, Begiradak. Miradas y memorias desde el margen. Glances and memories from the fringes (KMK-Periferike, 2006), liburuaren editorea da Rozas. Batik bat, idazle gisa egindako ibilbideagatik da ezaguna, baina urte batzuk daramatza ahotsa, gorputza eta lengoaiaren artean dagoen espazioa modu teorikoan eta praktikoan ikertzen.Diziplina anitzeko sortzailea izanik, honako koreografo, egile eta artistekin lankidetzan aritu izan da: Idoia Zabaleta (Gasteiz), Filipa Francisco (Portugal), Estela Lloves (Vigo/Berlin), Elena Albert (Bartzelona), German Jauregi (Brusela/Bilbo), Maria Muñoz eta Pep Ramis (Girona), Maite Arroitajauregi (Eibar), Maider Lopez (Donostia), Paco Toledo (Bartzelona/Chile), José Luis Gallero (Madril), Mireia Sentis (New York/Madril), etab.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Gipuzkoa
Emakumezkoa
(1972-01-19) 52 urte
Gaztelania, Euskara
idazle, katedradun, antzerkigile

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA