Izaskun Arandia

Izaskun Arandia

Izaskun Arandia Galarraga (Tolosa, 1972ko otsailaren 26a), gidoilari, zuzendari eta ekoizle euskalduna da. Batez ere zineman aritua, baita antzerki eta telebistan ere. 16 urte atzerrian bizi ondoren, Euskal Herrira itzuli eta bertan IZAR Films ekoiztetxea sortu zuen 2011an eta 'Agur Esatea' (2013), 'Muga Deitzen da Pausoa' (2018), 'Bihar Dok Amairu' (2018) eta 'Non dago Mikel?' (2021) bezalako lanen ekoizpenean parte hartu du azken urteetan. Antzezlan, websail, film labur eta film luzeetan parte hartu du eta ETBrako ere kolaboratu du. 2016an Euskal Herriko ikus-entzunezko eta arte eszenikoetako emakumeen elkartea (Hemen) sortu zuen eta bere presidente izan zen 2019ra arte. EHko Gidoilari Profesionalen Elkarteko bazkide da, FAGAko (Estatu mailako gidoilari elkarteen federazioa) ordezkari izan da Europako Gidoilari Federazioan (FSE). Bestalde, epaimahai ezberdinetan parte hartu du ondorengo zinemaldietan: HUHEZINEMAN (Aretxabaleta), Donostiako Zinemaldian, FICMAn (Bartzelona), Zinegoak, FANT eta Zinebin (Bilbo). Tinko euskara elkartean ere lanegin du urteetan, kazetaritza artikulu ugari ere argitaratu du eta irakasle ere aritzen da Mondragon unibertsitatean.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Gipuzkoa
Emakumezkoa
(1972-02-26) 52 urte
Gaztelania, Euskara
gidoilari, film-zuzendari, zinema ekoizle

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA