Jabier Agirre

Jabier Agirre

Jabier Agirre Lasarte (Donostia, 1952ko martxoaren 6a) euskal herritar medikua da. Euskalgintzan lan oparoa egin du. UZEIko Terminologia Saileko teknikari gisa aritu zen 1983-2017 artean,; jarduera nagusia hiztegigintza espezializatua izan zuen bertan, medikuntza, osasun eta kirol arloetan bereziki, baina, horretaz haratago, ikasmaterialak prestatzen ere parte hartu zuen. 1991n Osasungoa Euskalduntzeko Erakundearen (OEE) sorreran parte hartu zuen eta 2011 arte bertako lehendakari izan zen. 2021eko apirilaren 27an Elhuyar Fundazioaren Merezimendu Saria jaso zuen bere ibilbidean «zientzia dibulgazioan eta euskararen normalizazioan egindako lana» aitortuz. Osasun-arloko dibulgazio zientifikoa egin du euskarazko komunikabide orokor nahiz espezializatuetan, besteak beste Argia eta Elhuyar aldizkarian, Egunkaria eta Berria, Euskadi Irratian edo ETB1eko Egonean Giro, Horrelakoa da bizitza eta Txoriene saioetan. Egun Klaudio Landak aurkeztutako Eztabaidan saioan parte hartzen du.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Gipuzkoa
Gizonezkoa
(1952-03-06) 72 urte
Gaztelania
mediku, lexikografo

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA