Jaime Otamendi

Jaime Otamendi Muñagorri (Elduain, Gipuzkoa, 1966ko abenduaren 4a) irrati esataria eta telebista aurkezlea da. Batik bat Euskadi Irratian egin zen ezaguna, Arantxa Iturberekin batera egindako Goizean Behin saioagatik. Halaber, ETB 1erako elkarrizketa eta telesaioak aurkeztu izan ditu. Euskal Telebistako albistegietako zuzendaria izan zen eta, ondoren, Euskadi Irratiko Mezularia saioaren arduraduna. 2013ko irailaren 23tik Airean magazina aurkezten du ETB 1 kanalean, astelehenetik ostiralera, arratsaldeetan. 2015eko abuztuaren 6an Donostia Kultura enpresa erakunde publikoaren zuzendari kudeatzaile izendatu zuten.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Gipuzkoa
Gizonezkoa
(1966-12-04) 57 urte
Euskara, Gaztelania
telebista aurkezle, kazetari, irrati-esatari

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA