Javi Martinez

Javi Martinez

Javier "Javi" Martínez Aginaga (Aiegi, Nafarroa, 1988ko irailaren 2a) nafar futbolaria da. 1,90 metro garai da, eta 86,4 kg pisatzen du. Javi Martinez izenaz ezaguna, erdilari postuan jokatzen du, nahiz eta atzelari ere jokatu duen. Alemaniako Bundesligako lehen mailan jokatzen du, Bayern Munich taldean.Indartsua eta gorputz handikoa da, oso ondo egiten du presioa, baloiak lapurtzen ditu, eta erasora igotzen da. Osasunako harrobian hezi zen. Hala ere, 18 urte betetzerako (2006ko udan) Athleticek fitxatu zuen, 6 milioi euroren etete klausula ordainduta, eta han debutatu zuen lehen mailan. Athleticeko jokalari garrantzitsuenetakoa bilakatu zen. 2012ko udan, Alemaniako Bayern Munich taldeak fitxatu zuen, 40 milioi euroren etete klausula ordainduta. Horrenbestez, Bundesligako inoizko fitxaketen artean, gehien ordaindutakoa da. Espainiako selekzioarekin 2010eko ekainaren 25ean debutatu zuen, eta 2010eko Munduko Futbol Txapelketa irabazi zuen, bai eta 2012ko Europako Futbol Txapelketa ere.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Nafarroa Garaia
Gizonezkoa
(1988-09-02) 36 urte
Gaztelania
futbolari

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA