Javier Balza Aguilera

Javier Balza Aguilera (Bilbo, 1957ko irailaren 22a - ) euskal herritar politikaria da. Deustuko Unibertsitatean Zuzenbidean lizentziatua da. EAJko militantea da eta Eusko Jaurlaritzan karguak izan ditu. 1981tik aurrera Eusko Jaurlaritzaren abokatua izan zen, batez ere Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren aurrean. Hortik aurrera Garapen Legegileko Zuzendari izan zen 1987tik aurrera, 1988an Erregimen Juridikoaren Zuzendaria izan zen eta 1991an Garapen Autonomiko eta Erregimen Juridikoarako Kontseilariordea izan zen. 1995an ardura berdinarekin Idazkari Orokorra izan zen. 1999tik 2009ra bitartean Herrizaingo Sailburua izan zen. Ezkonduta dago eta bi seme ditu.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Bizkaia
Gizonezkoa
(1957-09-22) 66 urte
Gaztelania
abokatu, politikari

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA