Javier Iriarte

Javier Iriarte

Francisco Javier Iriarte Garro (Zizur Nagusia, 1986ko azaroaren 11 - ), euskal txirrindulari ohia da, 2008an lehenbizi eta gero 2011tik 2012ra profesionala izandakoa. Afionatuetan ibilbide oparoa izan arren, profesionaletan ez zuen garaipenik lortu.Seguros Bilbao taldean hiru denboraldi eman ondoren, 2008an Burgos Monumental talde profesionalarekin fitzatu zen. Gero, Lizardi taldean eman zituen 2009 eta 2010 denboraldiak (berriz ere amateurretan). 2011n, bere taldekide Enrique Sanzekin batera, Movistar taldean sinatu zuen. Denboraldiko emaitzarik onena Mediterraneoko Tourreko 1. etapan laugarren postua izan zen. 2012ko urrian, bere karreraren amaiera iragarri zuen, ezker-hankako giharretako min errepikakorrak zirela eta.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Iruñeko merindadea
Gizonezkoa
(1986-11-11) 37 urte
Gaztelania
txirrindulari

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA