Javier Otxoa

Javier Otxoa Palacios (Barakaldo, 1974ko abuztuaren 30a – Alhaurin de la Torre, 2018ko abuztuaren 24a) bizkaitar txirrindularia izan zen. 13 urterekin hasi zen eta garaipenak laster etorri ziren. Afizionatu mailan, Cafes Baque taldean ibili zen eta Balmasedan 3. postua lortu zuen, 1993an. Lau urte geroago, 1997ean, txirrindulari profesionala bilakatu zen. 2000ko uztailaren 10ean, Frantziako Tourreko Hautacam mendatearen igoeran bukatzen zen etapa irabazi zuen Lance Armstrongen aurretik.2001eko otsailaren 15ean Málagan, entrenatzen ari zirenean, istripu larri bat izan zuen bere anaia bikia Ricardorekin. Ricardo hil egin zen eta Javierrek burmuin paralisia izan zuen.Javier hasieratik hasi zen eta errehabilitazio luzea egin ondoren bizikleta hartu zuen berriro eta paralinpiko kirolari handi bihurtu zen. 2004ko Olinpiadan urrezko eta zilarrezko dominak lortu zituen.2007an Saunier Duval-Prodir taldeak fitxatu zuen.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Bizkaia
Gizonezkoa
(1974-08-30) 50 urte
Gaztelania
txirrindulari

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA