Jean Espilondo

Jean Espilondo (Maule-Lextarre, 1948ko urtarrilaren 11 - ) euskal herritar politikaria da, Frantziako Alderdi Sozialistako kidea. Alderdi horrek Ipar Euskal Herrian dituen kideen artean jarrera jakobinoenen alde eta euskalduntasunaren onarpenaren kontra gehien dagoen sektorean kokatu ohi da: adibidez euskararen ofizialtasunaren aurka dago erabat eta berezko departamendua ere ez du inola ere begi onez ikusten. Ildo horretan, bere burua hausnarketa-taldetzat jotzen duen Cercle Lissagaray delakoaren sortzaileetakoa izan zen; bertatik Frantziako estatu-nazioan oinarritutako errepublikazaletasuna bultzatu eta abertzaletasunaren kontrako mezu ideologikoak zabaldu nahi dituzte.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Akitania Berria
Gizonezkoa
(1948-01-11) 76 urte
Frantsesa
politikari

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA