Jesus Mari Larrazabal

Jesus Mari Larrazabal

Jesus Mari Larrazabal Antia (Zumaia, Gipuzkoa, 1948 - Donostia, 2021eko ekainaren 29a) filosofo, ekonomista, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle katedraduna, politikaria eta eusko legebiltzarkidea izan zen. Parisen ikasketak egin, eta Logika eta Zientziaren Filosofiako Unibertsitate Katedraduna izan zen Euskal Herriko Unibertsitatearen Donostiako Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Logika, Hizkuntzaren Filosofia eta Semantika Formala irakasgaiak irakasten zituen, gradu mailan zein masterrean.Gainera, EHUko ILCLI (Institute for Logic, Cognition, Language and Information siglak ingelesez) unibertsitate institutuko eta Euskal Herriko Unibertsitateak argitaratzen duen Gogoa aldizkariaren zuzendaria izan zen. 2021eko ekainean hil zen gaixotasun luze baten ondorioz.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Gipuzkoa
Gizonezkoa
(1948-01-01) 76 urte
Frantsesa, Gaztelania, Ingelesa, Euskara
politikari, unibertsitateko irakasle

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA