Jesus Maria Zamora

Jesus Maria Zamora

Jesús Maria Zamora Ansorena (Errenteria, Gipuzkoa, 1955eko urtarrilaren 1a -) futbolari gipuzkoarra izan da. Errealean jokatu zuen 1974tik 1989 arte. 1980-1982 urteetako talde mitikoaren partaide eta joko-zuzendaria izanda, bi Liga txapelketa eskuratu zituen. Izan ere, Jesus Mari Zamorak 1981eko apirilaren 26an sartu zuen Xixonen (Espainia) azken miutuan Realaren lehenengo Liga eskuratzeko balioko zuen urrezko gola. Zamoraren gola izenaz ezagutzen da. Halaber, Superkopa eta Errege Kopa erdietsi zuen 1982an eta 1987an hurrenez hurren. 455 partida jokatu zuen Lehen Mailan (63 gol) eta 30 norgehiagoka Espainiako futbol selekzio nazionalarekin (3 gol). Txapelketa guztiak kontutan hartuta Realarekin 79 gol sartu zituen eta Sanserekin beste 12.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Gipuzkoa
Gizonezkoa
(1955-01-01) 69 urte
Gaztelania
futbolari

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA