Joan Inazio Hartsuaga

Joan Inazio Hartsuaga

Juan Inazio Hartsuaga Uranga (Tolosa, Gipuzkoa, 1957ko urriaren 27a) euskal idazlea da. Enpresa Zientziak ikasi zituen Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean, Euskal Filologiaren lehen bi urteak eta Linguistika eta Antropologia Parisko École des hautes études en sciences sociales ikastetxean, Jose Migel Barandiaranen aholkuari jarraituz. Euskararen orainaz eta geroaz kezkatuta, bere gradu tesina egin zuen: Euskara zabaltzeko marketin plangintza, enpresaren ikuspuntutik. Mitologiaren inguruan zenbait liburu eta dozenaka artikulu idatzi ditu, haien artean Euskal Mitologia Konparatua: Jentilen akabera (Gaiak, 2004). Alor honetan doktoretza tesia egin zuen, mitologiaren ahozko transmisioa aztertuta.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Gipuzkoa
Gizonezkoa
(1957-10-27) 66 urte
Gaztelania, Euskara
idazle

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA