Joan Mari Torrealdai

Joan Mari Torrealdai Nabea (Forua, Bizkaia, 1942ko azaroaren 24a - Usurbil, Gipuzkoa, 2020ko uztailaren 31) euskal idazlea, euskaltzaina, kazetaria eta soziologoa izan zen, frantziskotarra izandakoa. Jakin aldizkariko zuzendaria eta Euskaldunon Egunkariaren administrazio kontseiluko kide eta lehendakaria izan zen.Euskal liburugintza, bibliografia eta zentsura izan zituen ikerketagai nagusi. XX. eta XXI. mendeetako euskal liburugintza aztertu eta katalogatu zuen.Idazle oparoa izan zen, hainbat idazlan izkiriatua, besteak beste XX. mendeko euskal liburuen katalogoa (1990-1992), El libro negro del euskara (1998) eta Artaziak. Euskal liburuak eta Francoren zentsura, 1936-1983 (2000). Euskal kulturaren argitalpen, zabalkunde eta saretze lanean eta, oro har, euskalgintzan oso esanguratsua izan zen.Deustuko Unibertsitatean Soziologia irakasle izan zen bi alditan (1976-1978, 1991-1993). Eskolak eman zituen, halaber, EHUn eta Mondragon Unibertsitatean (1998-1999).

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Bizkaia
Gizonezkoa
(1942-11-24) 81 urte
Gaztelania, Euskara
idazle, liburuzain, kazetari, soziologo

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA