Joanes Bakaikoa

Joanes Bakaikoa Satrustegi, pilota arloan Bakaikoa deituraz ezaguna (Etxarri Aranatz, Nafarroa Garaia, 1997ko martxoaren 27a), esku huskako pilotari profesionala da. Aurrelari aritzen da, Asegarce enpresarekin. 2017ko urtarrilaren 14an debutatu zuen, Iruñeko Labrit pilotalekuan, Bigarren Mailako Binakako Txapelketan aurrelari titulartzat, Galartza VII.a atzelaria lagun. Bere jaioterriko alkate Jose Ignacio Bakaikoaren semea da, eta kadete mailatik nabarmendu zen, pilotari zaharragoen aurka jokatzen baitzuen.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Nafarroa Garaia
Gizonezkoa
(1997-03-27) 27 urte
Euskara
pilotari

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA