Jokin Bildarratz
© European Commission (Jennifer Jacquemart) / Wikimedia Commons / Attribution

Jokin Bildarratz

Jokin Bildarratz Sorron (Tolosa, Gipuzkoa, 1963ko martxoaren 15a - ) EAJko euskal herritar politikaria da, Tolosako alkatea izan zen bi legegintzalditan (2003-2011) eta EUDELeko elkarteburua. Espainiako Senataria izan zen 2016tik 2019ra bitarte. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzako sailburua da 2020ko irailetik.Irakasle-ikasketetan Natur Zientzien esparruan diplomatua eta Zientzia Politiko eta Soziologian lizentziatua da. Irakasle bezala lan egin eta Anoetako ikastolako zuzendari izan ondoren, kazetari ibili zen Euskal Irrati Telebistan. EAJko Eusko Legebiltzarkide izan zen 2001eko irailaren 27tik urte bereko abenduaren 10era arte, Josu Jon Imaz ordezkatuz. Leioako Karmelo Sainz de la Mazaren ondoren EUDELeko lehendakari kargua hartu zuen. 2011ko udal hauteskundeetan alkatetza galdu zuen, Tolosako EAJ bigarren zerrenda bozkatuena izan zen Tolosan, 7 zinegotzi atera zituztelarik, Bilduren 8 zinegotzien aurrean. Aralarrek zinegotzi bat atera zuen eta PSEk beste bat.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Gipuzkoa
Gizonezkoa
(1963-03-15) 61 urte
Gaztelania, Euskara
politikari

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA