Jon Arretxe

Jon Arretxe

Jon Arretxe Perez (Basauri, Bizkaia, 1963ko ekainaren 4a) euskal idazlea da. Bere herrian egin zituen lehen ikasketak, eta unibertsitatean matrikulatu zen Deustuko Filologia Fakultatean. Lizentzia lortu zuen, bai eta doktore gradua ere, Basauriko euskara tesiari esker, non Basauriko azken belaunaldi euskaldun zaharraren hizkera idatzia batu baitzuen. Gero, Gorputz Hezkuntzako ikasketak ere egin zituen, eta unibertsitatean irakasle ibili zen. Piano eta kantu ikasketak ere egin zituen, Bilboko eta Gasteizko kontserbatorioetan. Gogoko du kirola egitea eta bidaiatzea. Arbizun bizi da, Nafarroa Garaiko Sakana haranean, Gasteiztik, Iruñetik eta Donostiatik erdibidean. Idazteaz gain, bere bidaia eta liburuei buruzko hitzaldiak ematen. Opera abeslari gisa ere ibiltzen da, koruetan eta bakarlari gisa.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Bizkaia
Gizonezkoa
(1963-06-04) 61 urte
Gaztelania, Euskara
idazle

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA