Jon Barberena

Jon Barberena Ibarra (Elizondo, Nafarroa Garaia, 1979ko otsailaren 21a - 2019ko irailaren 12a) idazlea eta bertsolaria izan zen. Kirol Irakasletzako diplomaduna, Kultura eta Gizarte Antropologiako lizentziaduna eta Bergarako UNEDen Idazle Eskolako graduondoa zuen. Euskara irakaslea zen lanbidez. Bertsolaritzan ibilbide oparoa egin du, Baztango bertso eskolako kide eta irakasle izana da eta Nafarroako Bertsolari Txapelketan txapeldunordea bi aldiz (2007, 2008). Bertsogintzan ez ezik, literatura-sorkuntzan ibilia da. Izoztu zitzaigun negu hura (2016) poesia-liburua idatzi zuen eta Ttipi-Ttapako eta Xorroxin Irratiko kolaboratzailea zen.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Nafarroa Garaia
Gizonezkoa
(1979-02-21) 45 urte
Gaztelania, Euskara
idazle, bertsolari

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA