Jon Juaristi

Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Jon Juaristi (argipena)»Jon Juaristi Linazero (Bilbo, 1951ko martxoaren 6a) poeta, eleberrigile, saiakeragile eta itzultzailea da. Etakide ohia, orain espainiar nazionalista da. Politikan aktiboki parte hartzen du, ETAren aurkako hainbat erakundetako kide da, maiz egiten ditu adierazpen gordinak eusko nazionalismoaren aurka, eta DENAES (Espainiar Nazioaren Defentsarako Fundazioa) eskuindarraren ohorezko patroietako bat da. 2009ko urtarrilaz geroztik, lehendabizi Esperanza Aguirrek eta gero Ignacio Gonzálezek zuzendutako Madrilgo Erkidegoko gobernuan, Unibertsitateetako eta Ikerketako zuzendari nagusia da. 2010eko abenduan, Patxi Lópezek zuzendutako Eusko Jaurlaritzak Euskararen Aholku Batzordeko kide izendatu zuen, eta horrek polemika handia sortu zuen Euskal Herrian.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Bizkaia
Gizonezkoa
(1951-03-06) 73 urte
Gaztelania, Euskara
idazle, poeta, politikari, itzultzaile, unibertsitateko irakasle, saiakeragile, hizkuntzalari

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA