Jon Rekondo

Jon Rekondo

Jon Rekondo Salaberria (Leitza, 1985eko apirilaren 2a) nafar aizkolaria da. 2009an, Euskadiko eta Nafarroako bigarren mailako aizkora txapelketak irabazi zituen. Harrezkero, sei aldiz lortu du bigarren postua Nafarroako Aizkolari Txapelketan, eta 2019an Euskadiko Aizkolari Txapelketako finalista izan zen.2014ko abenduaren 28an, apustu gogorra jokatu zuen Joxe Mari Olasagastiren aurka Tolosako zezen plazan: hogeina kanaerdiko moztu behar izan zituzten, eta bakoitzak 8.000 euro jarri zituen. 48 minutu eta 52 segundo behar izan zituen Olasagastik, eta bost segundo gehiago Rekondok.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Nafarroa Garaia
Gizonezkoa
(1985-04-02) 39 urte
Gaztelania, Euskara
aizkolari

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA