Jose Agustin Aranzabal

Jose Agustin Aranzabal

Jose Agustin Aranzabal Askasibar "Gaztelu" (Bergara, Gipuzkoa, 1946ko abuztuaren 23a - Bergara, 2020ko abenduaren 30a) gipuzkoar futbolaria izan zen. 308 bider jokatu zuen Real Sociedaden 14 denboraldiz, 1966tik 1981era, eta 32 gol sartu zituen guztira (ligan 257 partida eta 28 gol). Erdialdean jokatzen zuen, eta azken denboraldietan taldeko kapitaina izan zen. Halaber, Espainiako selekzioarekin birritan aritu zen. Jokalari moduan erretiroa hartu eta gero, burdindegi bat zabaldu zuen haren herrian. Agustin Aranzabal jokalariaren aita zen.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Gipuzkoa
Gizonezkoa
(1946-08-23) 78 urte
Gaztelania, Euskara
futbolari

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA