Jose Ignazio Ansorena

Jose Ignazio Ansorena

Jose Ignazio Ansorena Miner (Donostia, 1953ko urriaren 21a) Mixki, Mirri eta Piter ezizenez ere ezagun dena, txistulari, pailazo eta showman gipuzkoarra da. Euskal musikarenganako zaletasun handiko familia batean jaioa, Isidro Ansorena txistularien maisu ospetsua irakasle, aitona eta aitaponteko izan zuen. Berarekin burutu zituen txistu-danbolin ikasketak Donostiako Kontserbatorioan bestelako musika arloekin batera. Filosofia eta Letretako Lizentziatura lortu zuen Deustuko Unibertsitateko EUTG donostiar ikastetxean, Filologia Erromanikoaren arloan. Bederatzi urtez gazteen irakasle izan zen Hizkuntza, Literatura eta Dramatizazio arloetan Donostiako Manuel de Larramendi ikastetxean.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Gipuzkoa
Gizonezkoa
(1953-10-21) 70 urte
Gaztelania, Euskara
pailazo, idazle, musikari, txistulari

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA